
Udalerriko 30 bat taldek egin zuten agerraldia Maloste kiroldegian. Lehenengo, Allende Salazar, Seber Altube, San Fidel, Barrutia, Gernika BHI eta Mertzede ikastetxeetako taldeen aurkezpena egin zuten. Ostean, Gernika KESB-eko zazpi taldeak agertu ziren ikusleen aurrean. Horietan azkena, emakumezkoen gorengo mailako Gernika Bizkaia taldea izan zen, eta hark aurreko denboraldian lortutako balentria azaltzen zuen bideo bat izan zen ikusgai.
Ekitaldiaren amaieran, Ane Mugira azken hamarkadan lehen taldeko kapitaina izandakoak merezitako omenaldia jaso zuen. Omenaldian, Mugirak umetatik saskibaloiean egindako ibilbidea laburbiltzen zuen ikus-entzunezkoa ipini zuten. Bertan, urte guzti horietan Mugiraren kide izandakoen adierazpenak bildu zituzten.