
Finaleko momentu bat
Donostiko (Gipuzkoa) UPV 56-87 menpean hartu ostean nagusitu dira Gernika KESBeko jokalariak. Finala emakumezkoen Lehen Mailan ariko diren bi euskal taldeek jokatu zuten pronostikoak betez, baina uste baino emozio gutxiago izan zen. Izan ere, gernikarrek nahiko errez irabazi zuten kopa. Euskal Kopa irabazita, KESBekoek moralez gainezka ekingo diote ligari, urriaren 15ean.
Gernika Bizkaiak defentsako lan oso egin zuen partida hasieratik. Hala, atsedenaldirako 11 puntuko errenta zeukaten bertoko neskek. Bigarren zatian aldea handitzen jarraitu zuten gernikarrek, UPVk partida irabazteko aukera guztiak galduz.
Finalaurrekoetan ere, gernikarrek aise lortu zuten garaipena. Hain zuzen, Gasteizko Araski menperatu zuten bertokoek, 68-53.