
Bizkaia Gernikak 23-26 hartu zuen menpean Pozuelo talde madrildarra. Gernika-Lumoko jokalariak erasokor zelairatu ziren, 30. minuturako 0-17 jarriz. Bazirudien basurdeek garaipen errez bat eskuratu behar zutela, baina Pozuelok ez zuen etsi.
Lehenengo zatiaren amaieran madrildarrek estu hartu zituzten bertoko jokalariak, atsedenaldiara 13-17 helduz. Bigarren zatian, ez zen entsgeurik egon. Hala, hagetara egindako jaurtiketei esker mugitu zen markagailua. Gernikarrek bi minuturen faltan lortu zituzten hiru puntu erabakiorrak.
Garaipena lortuta, basurdeek gora egin dute sailkapenean. Hain zuzen,
seigarren jarri dira, play-off postuetarako borrokan sartuz.