Bermeok berdindu egin du eta Gernikak galdu
Hirugarren Mailako fútbol asteburua ez da ona izan Busturialdeko bi taldeentzat. Hain justu, Bermeok eskuratu zuen jardunaldiko puntu bakarra, Cultural Durangoren kontra bana berdindu ostean. Sailkapen nagusian hamalaugarren daude kostaldekoak zazpi puntugaz.
Gernikak, bestalde, ezin izan zion jarraipena eman bolada onari. Urbietako zaleen babespean jokatu arren, Erandiorentzat izan ziren hiru puntuak. Hain justu, 0-1 nagusitu ziren erandiotarrak. Porrota jasota, gernikarrak play-off postuetatik irten dira. Bosgarrenak dira hamahiru puntugaz.