Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Orokorra

Andramari parte hartzaileak izan dira aurtengoak, Bermeoko Udalaren arabera

Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2014/10/06
Andra Mari eta Santa Eufemia jaien balorazioa egin du Bermeoko Udalak, eta azaldu duenez, «herritarren parte hartzeagaz, giro onean» igaro zituzten herriko festak irailean. Hala, garbitasunaren zerbitzuak indartu izanak, «herria garbi egotea» ahalbidetu zuela adierazi du. Izan ere, giztira, 664.000 litro ur erabili ditu; iaz baino gehiago, alegia. Hala, beste urte batez, positibotzat jo ditu herriko jaiak Bermeoko Udalak. Gaur goizean eman dute Aingeru Astui kultura zeingotziak eta Juan Karlos Agirre Zerbitzuetako zinegotziak Bermeoko jaien balorazioaren berri, eta horiek antolatzen ibiltzen diren elkarte, erakunde zein norbanakoen ibilbidea nabarmendu dute: «parte hartzen duten guztien arteko koordinazioa urtez urtez hobetzen doa; dena den, hobetzen jarraitu beharra dago». Horrekin batera, eta eguraldia lagun, egitarauan zehaztutako ekintza danak (irailaren 16ko suziriak izan ezik) egin zirela azpimarratu dute. Horietan, gainera, herritarren inplikazioa «garrantzitsua» izan zela adierazi dute. Gauzak horrela, jaiak «oso ondo» igaro zituztela aitortu du udalak; «nahiz eta gaueko giroa eskastu den». Azpimarratzeko ekimen eta egunen artean, esaterako, txupina jaurtitako momentua edota arrantzale eguneko giroa nabarmendu ditu udalak. Era berean,  galaradun baporetan bizitza galdu zutenei, itsasoan bizia salbatu dutenei edota Gaztelugatxeko San Juaneko zaintzaileei egindako omenaldia ere «hunkigarria» izan zen, Astuiren eta Agirreren arabera. Jende asko ekintzetan Hala, txosnetako ekintzetan, elektrotxarangan, musika taldeen kontzertuetan, Sukalki Egunean, oiloen erakusketan, baserri giroko azokan, umeentzako ekintzetan, danborradan eta beste hainbatetan jende asko batu dela adierazi dute. Sastar-batze zerbitzuak, bestalde, izan du bere eragina; irailaren 9an izan ezik, gainontzeko egun denetan eman baitiote zerbitzu herritarrei jaietan, iaz baino 4.800 kilo sastar gehiago batuta: alegia, 140.350 kilo, guztira. Era berean, barraketakoek, salmenta postu jartzaileek zein txosnetakoek garbitasunarekiko erakutsitako «jarrera ona» txalotu du udalak. Eta jakinarazi du urtero baino ekintza bandaliko gutxiago egin dituztela, nahiz eta kalte batzuk izan diren komun publikoetan eta sastar-ontzi batzuetan». Azkenik, Bermeoko Herri Babeseko kideek emandako laguntza eta babesa eskertu die.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.