
Bihar, Bizkaiko bigarren mailan, mutilen Senior B taldeak Kadagua taldearen kontra jokatuko du Bermeoko Arane kiroldegian. 20:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka.
Etzi, ostera, mutilen Kadete taldeak jokatuko du Bermeon. Barakaldoko taldea hartuko du etxean, eta 11:00etan hasiko da partida. Halaber, Bizkaiko lehenengo mailan Senior B taldeak domekan kanpoan jokatuko du Trapagarango taldearen kontra, 13:00etatik aurrera.
Bestalde, Euskal Ligan emakumezkoen kadete eta jubenil mailako taldeek domeka goizean etxean hasiko dute aurtengo denboraldia. Bi taldeek, domekan jokatuko dute lehenengo jardunaldia. Kadeteek Aiala ZKE Zarauzko taldearen kontra jokatuko dute 10:30etatik aurrera, Mundakako Isla Kale kiroldegian. Gero, 12:00etan hasita, bi talde horietako jubenilen mailako norgehiagoka egongo da.
Iker Romero Urdaibai eskubaloi taldeko entrenatzailearen berbetan, partidu “gogorrak” izango dira, baina, esperientzia berriari ekiteko “gogotsu” dago taldea. “Euskadiko talde onenen kontra lehiatuko gara, eta beraz, ikasteko aukera ona izango da”, esan du entrenatzaileak.