Umeentzako Kontuleku tailerra jarriko dute berriro ere martxan Bermeon
Umeen artean zaletasuna pizteko helburua duen tailerra da. Hain zuzen, 3 eta 6 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute bertan.
Urriaren 16an hasi eta abenduaren 11ra bitartean, Udal liburutegian bilduko dira eguen guztietan. Talde bitan banatuta parte hartuko dutela jakitera eman du udalak; batetik, 3 eta 4 urte bitarteakoak izango dira (17:00etatik 18:00etara), eta, bestetik, 5 eta 6 urte artekoena (18:00etatik 19:00etara). Talde bakoitzean zortzi umek parte hartzeko aukera izango dute, guraso batekin.
Hala, liburuekiko maitasuna sustatzeaz gain, ahozko literaturaren eta irudimenaren munduari eker, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotuko dituzte.