
Santo Tomas eliza
Horretarako, 20.000 euroko diru laguntza onartu du Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, ondare higigarri erlijiosoak berritzeko. Diotenez, interes historikoa, artistikoa eta soziala du parrokia horrek Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat. Aurten, bi elementu horiekin hasiko dituzte zaharberritze lanak: Santo Tomas parrokiako erretaula nagusia eta albo batean dagoen Arrosarioko Andra Mariaren erretaula dira konponduko dituztenak.
Erretaula nagusia estilo neoklasikokoa da; adituen iritziz, neoklasizismoaren pieza nagusienetako bat.
Arrosarioko Andra Mariaren erretaulak, bestalde, estilo barrokoa du. Zur poliromatuz egina dago, eta Pedro de La Garma arkitektoak trazatu eta muntatu zuen XVIII. mendean (1737. urtean, gain zuzen ere).