Kataluniaren independentzia, mintzagai gaur Gernika-Lumon
Bake-Leku txokoak antolatuta, Kataluniaren independentziarako bidea izango dute berbagai gaur, 20:00etan, Elai-Alai aretoan. Francesc Fabregat Associacio de Municipis per I’ Independencia (AMI) alkarteko ordezkaria eta Ferran Accensi Lleidako L’Assamblea Nacional Catalana-ANCko koordinatzailea izango dira hizlariak.