
Zapatu arratsalden eta domeka goizean jokatuko dituzte partidak Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian. Bertan, talde hauek lehiatuko dira: Gernika Bizkaia, CD Zaramat, Bizkaia GDKO eta Perfumerias Avenida.
Hain zuzen ere, Bizkaia GDKO taldea izan ezik, besteak emakumezkoen gorengo mailako taldeak dira. Beraz, aurtengo denboraldia hasi aurretik, taldeen jokoa eta maila bertatik bertara ikusteko aukera ederra izango da. Baita, egin dituzten fitxaketen lana ezagutzeko ere. Hain zuzen ere, urriaren erdialdera hasiko dute 2014-2015 denboraldia.
Txapelketaren egun bakoitzeko sarrerak bost euro balio ditu, eta hori ordainduta bi partida ikusiko dituzte zaleek. Sarrerak egunean bertan leihatilan erosi ahalko dira. Hala ere, aurretik erosteko aukera dago Gernika-Lumoko Sakone, Bake Eder eta Arima tabernetan. Halaber, Bizkaiko Saskibaloi federazioan, eta Ibaizabal giza-egoitzan ere eskuratu daitezke.
Partiden ordutegia:
ZAPATUA
- 18:00. Bizkaia GDKO – Perfumerias Avenida
- 20:00. Gernika Bizkaia – CD Zaramat
DOMEKA
- 10:30. Hirugarren eta laugarren postuak
- 12:30. Finala