Euskal preso eta iheslarien alde, elkarretaratzea egingo du LABek bihar
Hileko azken ostirala dela eta, elkarretaratzea egingo du bihar LABek, eskualdeko delegatuen batzarraren ostean. Gernika-Lumon batuko dira, eta Merkurio iturriaren aurrean egingo dute protesta, 11:30ean, “konponbide garaia da, euskal preso eta iheslari politikoak etxera” lemapean.