
Lanbide Ekimenak
Lanbide Ekimenak eskualdeko garapen agentziak, Lanbiderekin elkarlanean, ekintzaile berrientzat diru laguntzak emango ditu. Hain zuzen, 1500 eta 2000 euro arteko laguntzak izango dira. Negozio-ideia aztertzen eta enpresa sortzen laguntzeko, edo enpresa martxan jartzeko izango dira laguntza horiek.
Laguntza horien bitartez, ekintzailetza bultzatu gura dute Busturialdean, ekintzaileei prozesuaren fase guztietan lagunduz. Informazio gehiago Lanbide Ekimenak erakundearen bulegoetan (Alondegia, 6); 946 255 750 telefono zenbakian edo enpresa@lanbide-ekimenak.com helbidean eska daiteke. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 10ean amaituko da.