Emakumezkoen gorengo mailan jokatzeko erronkari aurre egiteko, Gernika KESB taldeko kideak bazkide kanpaina bat daukate martxan. Bazkide berriak lortzen laguntzeko, Behar zaitugu bideoa grabatu dute bertoko jokalariek. Bideo horretan Txus Vidorreta saskibaloi entrenatzaileak eta Javi Salgado saskibaloi jokalariak ere parte hartu dute. Bestalde, taldeko eta herriko eskoletako gazteen taldeetako kideak ere agertzen dira bideoan. 500 bazkide lortzea da gernikarren helburua.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.