
Lurgozok antolatuta, gaur (irailak 24) arrainaren kontsumo arduratsuaz ariko dira Astran. 18:00etan emango diote hasiera hitzaldi-dastaketari.
Alde batetik, Lydia Chaparro Ekologistal Martxan elkarteko arrantza arloko arduradunak egingo du berba hitzaldian. Chaparrok arrain freskoa erostean kontuan hartu beharreko irizpideak ezagutaraziko ditu. Ostean, bestalde, Ainhize Legarretaetxebarria Zallo Kontserbak enpresako kideak egingo du berba. Legarretaetxebarriak arrain kontserbak erosteko aholkuak emango ditu.
Bildutakoen zalantzak argitu ostean, bildutakoek oliba olio ekologikoagaz ontziratutako hegaluzea dastatzeko aukera izango dute.