Norberaren burua zaintzeaz ariko dira Elai Alai aretoan, gaur
Auto-sendaketarako terapiak izenburupean, gaur (irailak 23) norberaren burua zaintzearen garrantziaz ariko dira, Gernika-Lumoko Elai- Alai areto txikian. Hizlaria Reyes Cid Metafisika Eskola Berriko kidea izango da, eta 19:30etik aurrera emango ditu azalpenak.
Cid-ek norberaren burua zaintzeko zenbait gako emango ditu. Hala, erlaxazio teknikak, masaje bereziak, emozioen kudeaketa izango ditu berbagai, besteak beste.