
Jon Salsamendi aurtengo Kontxa irabazi osteko harreran
Jon Salsamendik Urdaibain jarraituko duela iragarri du. 2015erako akordio itxi dute bi aldeek, eta hirugarren denboraldia osatuko du entrenatzaileak Bermeoko klubean. Salsamendik azaldu duenez, “bi aldeek nahi genuen akordia lortzea, eta bien ahaleginarekin lortu dugu”. Baiezkoa ematerakoan, “Bermeoko herriak nirekin izan duen jarrera oso garrantzitsua izan da”.
Entrenatzaile gipuzkoarraren gidaritzapean denboraldi ikaragarria egin dute bermeotarrek aurten. Liga -95 puntugaz hasi arren, denboraldia jeitsiera postuetatik kanpo amaitzea lortu dute. Estropada gehienetan maila ederra eman dute, eta ligako lau estropada irabazi dituzte.
Modu berean, iazko Kontxako arantza kentzea lortu dute Urdaibaikoek. Bi estropadak irabazita, bi egunetako errekorra hautsi zuten bertokoek, sari preziatua herrira eramanez.