Japoniar ipuin kontaketa tradizionalak entzun dituzte Ean
Zapatuan Rakugoak entzungai izan ziren Eskolondon. Rakugoa japoniar ipuin kontaketa mota tradizionala da. Hiromi Yoshida japoniarraren gidaritzapean egin zuten saioa.
Aurretik, Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasteketa egin zuten herrian. Eskolondotik irten eta Belengo kaletik, Bidebarriko zubia gurutzatu eta frontoitik Eskolondora heldu ziren. 40 bat herritarrek egin zuten ibilbidea, eta amaitzean txokolatada eta oparien zozketa egin zituzten.