Hilaren 30ean amaitzen da Selfie lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea
Uda osoan martxan egon den lehiaketa amaitzear da. Whatsapp bidez 688 864 654 telefonoro zenbakira edo eabisitak@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira selfie-ak. Bakoitzak gehienez bost argazki bidali ditzake. Argazkiekin batera, partaidearen izen-abizenak, N.A.N. zenbakia eta argazkia aterata dagoen lekua jakinarazi behar dira.
Epaimahaiak argazkien kalitatea, sormena eta originaltasuna baloratuko ditu. Irabazlea eatarra bada herriko jatetxe batean bi lagunentzako otordua irabaziko du. Baina, kanpokoa izanez gero, Eako ostatu batean asteburu bateko egonaldia irabaziko du.
Udalak urriaren 10ean argituko du nor den irabazlea. Udaleko webgunean jarriko dute irabazlearen izena, eta irabazleari email-a bidaliko diote.