Bermesex zerbitzua jarri du martxan Bermeoko Udalak berriro ere
Barikuetan eskaintzen du udalak zerbitzu hori, 16:00etatik 17:30era, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.
Hain zuzen, “identitatea eta orientazio sexuala, bikote hartu-emanak, elkarbizitza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu-grina, zeloak, zailtasun sexualak…” dira zerbitzuak lantzen dituen gaiak, besteak beste.
Udalak jakitera eman du, gainera, zerbitzu horretan konfidentzialtasun osoa bermatuta dagoela. Hala, gogoratu du, aurrez-aurreko kontsultez gain, telefonoz zein interneten ere egin daitezkeela kontsultak.