Benidormen eman zuten Ariatzakoek jaien azken eguna –argazkietan–. Montorre Toursen joan, NH Lipe hotelean ostatu hartu, eta, hondartzan, aquagym egiten, jantokiko buffet-ean edota hango italiarrekin barre egin zuten muxikarrek atzo. Asier Galarza bertsolariak eman zuen amaierako sermoia: Muxikan ere independentziari buruzko erreferenduma eginez gero, herria nola antolatuko zukeen azaldu zien han batu zirenei.