Mugimendu indigenei eta sozialei buruzko berbaldiak emango dituzte Astran
Gaur (irailak 22) hasita, Astran Mugimendu indigenei eta sozialei buruzko berbaldiak emango dituzte. Berbaldiak HEGOA-EHUk (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikerketa Institutua), EHNE Bizkaiak, eta la Via Campesinak antolatutako “Globalizazioa, emantzipaziorako agendak, lankidetza kritikoa eta gizarte mugimenduen” ikastaroaren harira antolatu dituzte. Ikastaro horren helburua bertoko gazteek eta mundu osotik datozen mugimendu sozialetako kideen arteko eztabaida sustatzea da.
Hilaren 25era arte hitzaldi bana emango dute egunero. Gaur, esaterako, mugimendu feministen emantzipazioaz ariko dira kulturarako fabrika sozialean. Datozen egunetan, bestalde, nekazal mugimenduen emantzipazioa, herri indigenen eta estaturik gabeko herrien emantzipazioaz eta mugimendu sozial eta eraldatzaileen heziketaz jardungo dira bildutakoak.
Orduak eta hizlariak
Gaur (irailak 22), 17:00etatik 18:30era: Mugimendu feministen emantzipazioaz. Marcha Mundial de Mujeres (Filipinas eta Frantzia) eta Mesoamericanas en resistencia (Panama).
Bihar (irailak 23), 17:00etatik 19:00etara: Nekazal mugimenduen emantzipazioaz. MST (Brasil), CLOC (Peru), CUC (Guatemala), SATE (Andalucia).
Etzi (irailak 24), 16:30etik 18:30era: Herri indigenen eta estaturik gabeko herrien emantzipazioaz. Asamblea de los Pueblos (Colombia), Equipo Mediatiko (Sahara), Red Vasca Apoyo a UNMS (Sahara).
Ostegunean (irailak 25), 17:00etatik 19:00etara: Mugimendu sozial eta eraldatzaileen heziketaz. Coordinadora Simon Bolivar (Venezuela), Pañuelos en Rebeldia (Argentina), Redes (El Salvador), Oasis (Guatemala).