
Joan den asteburuan Bermeon jokatutako TKE ligako azkenaurreko estropadan Hondarribia (Gipuzkoa) nagusitu zen. Ekaitzaren osteko barealdian, gipuzkoarrek denbora ederra ezarri zuten helmugan. Hain zuzen, 19 minutu eta hamasei segundu behar izan zituzten lau luzeak egiteko. Kaiku bigarren sailkatuak bost segundu gehiago behar izan zituen.
Hurrenez hurren, Cabo da Cruz (Galiza), Orio (Gipuzkoa), Portugalete, Zierbena, San Juan (Gipuzkoa) eta Tiran (Galiza) izan ziren hurrengo sailkatuak.
Play-offeko estropadan, bestalde, Meira izan zen indartsuena Bermeon. Getaria, Zumaia eta Amegrove sailkatu ziren atzetik. Domekan ere, Meira izan zen azkarrena, TKE mailara igoz.
Ligako azken bi estropadetan Urdaibai ez da uretan izan. Bermeotarrek hamargarren amaitu dute liga, eta lehen zortziek bakarrik lñehiatu ahal dituzte azken bi estropadak.
TKE liga domekan amaitu zen Portugaleteko uretan. Kaiku nagusitu zen, baina liga Hondarribiarentzat izan zen.