Hobekuntzak eginda, zabalik da Arene kiroldegia
Bi aste ingurutan itxita izan dute Bermeoko Arene Kiroldegia hainbat hobekuntza egitekotan. Dagoeneko herrtarrek badute bertaratzerik, eta, gainera, igerilekuko hobekuntzez gozatzeko aukera dute. Izan ere, legionellaren aurkako tratamendua, igerilekuaren berrantolaketa, igerilekuko bankuen jartzea eta baldosen aldaketa izan dira egindako lanetariko batzuk. Horrez gain, garbiketa orokorra eta sakona ere egin dutela jakinarazi du udalak.