Gernika Futbol Taldeak goraka jarraitzen du sailkapenean
Joan den asteburuan, garaipen handia lortu zuen Gernikak etxeko zaleen aurrean. Gernika-Lumoko taldea 5-0 nagusitu zitzaion Pasaiari (Gipuzkoa). Garaipen horri esker, bertoko taldeak sailkapen orokorreko bosgarren postura arte egin zuen salto. Hain zuzen, hamar puntu dauzkate gernikarrek, eta play-off postua puntu bakarrera dute.
Bermeok, bestalde, 0-0 berdindu zuen Oiartzunen zelaian. Kostaldekoek bost puntu dituzte sailkapen orokorrean, eta hamabosgarren sailkatuak dira.