Gazteek beraien eguna ospatu dute Bermeon
Erdu Txo! Bermeoko Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Egunean parte hartu zuten zapatuan Bermeoko hainbat gaztek. Egunari hasiera emateko, poteoa egin zuten, eta eguerdian herri bazkarian bildu ziren. Arratsaldean, gazte olinpiadetan parte hartu ondoren, dantzan ere egin zuten. Zona Cero, Galarren, Lauroba eta Akerbeltz taldeek, berriz, gaua musikagaz girotu zuten