Bermeoko Bizkaibusen autobus geltokia berriro dago Lameran
Santamañe kaleko aparkalekuetatik berriro ere Lamerara lekualdatu dute Bizkaibusen autobus geltokia. Joan den urteko maiatzean aldatu zuten geltokia, portuko obrak zirela-eta. Behin horiek bukatuta, Lamerara bertaratu beharko dute herritarrek autobusa hartzeko. Hori posible izateko, eta autobusek maniobrak egin ahal izateko, Bermeoko Udalak liburutegi aurre egokitu behar izan duela azaldu du; hala, edukiontziak, lorontziak eta zenbait aparkaleku kendu ditu.