
Bertoko jokalariek 39-20 galdu zuten Ampo Ordiziaren kontra jokatutako euskal derbia. Gernika-Lumoko taldea gipuzkoarrei aurre egiteko gogotsu joan zen Ordiziara. Hainbat minututan lortu zuen, baina, azkenean Altamiran geratu zen garaipena.
Jokalariak 22-10eko emaitzagaz joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran, baina, basurdeek gora egin zuten, markagailuan hurbilduz. Hain zuzen, 22-20 jarri ziren bertokoak.
Partida galtzeko arriskua zeukala ikusita, Ordiziako taldeak ere aurrerapauso bat eman zuen. Erritmoa bizitu zutenean, markagailuan urruntzea lortu zuten gipuzkoarrek.
Gernika-Lumoko errugbi taldea sailkapeneko zazpigarren postuan dago, bost puntugaz. Espainiako Errugbi Federazioko sailkapena ikusteko sakatu
hemen.