Olaizola eta Zabala nagusi Bermeon
Andra Mari eta Santa Eufemia egunetan profesionalen pilota partidak egon dira ikusgai Bermeoko Artza frontoian. Herenegun, Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak 19-22 irabazi zieten Pablo Berasaluzeri eta Jon Ander Albisuri.
Bestalde, aurretik jokatuko partidan Iñaki Artola eta Alexis Apraiz, Iker Arretxeren eta Iñaki Izaren kontra aritu ziren. Lehia estua izan zuten bi bikote hauek ere, eta 20-22-ko emaitzarekin Artola eta Apraiz izan ziren irabazleak.