
Gernika eta Bermeo futbol taldeek hirugarren mailako bosgarren jardunaldia lehiatuko dute asteburu honetan. Etzi jokatuko du Bermeok Oiartzunen kontra. 16:30etan hasiko da partida Klara Lekuona futbol zelaian. Bestalde, domekan Gernikak Pasaia hartuko du etxean. 17:00etatik aurrera jokatuko dute Urbieta futbol zelaian.
Orain arteko lau jardunaldiak jokatuta, Gernika sailkapeneko zazpigarrena da zazpi punturekin. Bermeo, berriz, lau puntu eskuratuta hamalaugarrena da.
Eskualdeko liga
Bestalde, asteburu honetan ekingo diote 2014-2015 denboraldiari Eskualdeko ligan. Bigarren multzoan Busturialdeko lau talde lehiatuko dira: Bermeo B, Busturia, Gernika Sporting eta Urbieta.
Bermeo B taldeak etzi jokatuko du etxean Umore Ona taldearen kontra. Itxas Gane futbol zelaian 16:00etan hasiko da partida.
Halaber, beste taldeek domekan izango dituzte norgehiagokak. Goizean, Gernika Sporting-ek Otxarkoagaren kontra jokatuko du Bilbon, 11:30etatik aurrera. Bestalde, ordu erdi beranduago, 12:00etan hasiko da Gernika-Lumon Urbieta eta Galdakaoren arteko partida. Arratsaldean, berriz, Berriatukok eta Busturiak elkarren kontra jokatuko dute Berriatuan, 17:30etatik aurrera.