
Aixerrotape Jabi Amorrortu Martxa Zikloturistaren parte hartzaileek 105 kilometroko ibilbidea egingo dute. Txirrindulariak Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren paretik irtengo dira 9:00etan.
Dagoeneko izena eman ez dutenek, zapatuan (irailak 20) bertan izango dute aukera apuntatzeko. 8:00etaik 9:00etara eman ahalko da izena Merkurion. Federatuek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta federatu ez direnek, berriz, 22 euro. Bestalde, aurretik izena eman eta ordainketa egin dutenek etzi ordainagiria aurkeztu beharko dute.
Martxan bi horniketa leku izango dira. Bata, ibilbidea hasi eta amaitzen den lekuan, Merkurio inguruan egongo da. Bestea, ostera, ibilbideko 55. kilometroan ipiniko dute, Aulestiko Murelaga auzoan.