
Txapelketa antolatzen duten seigarren aldia da aurtengoa, eta bertan lehiatuko dira Athletic, Eibar, Beti Ona, Santutxu, Barakaldo eta Gasteizko Aurrera taldeak. Goizean kanporaketak jokatuko dituzte, eta arratsaldean, berriz, finalerdiak eta finala.
11:00etatik aurrera Athletic-ek eta Aurreraren arteko, eta Eibarren eta Beti Onak-en arteko partidak jokatuko dituzte. 12:00etan, batetik, Santutxu eta Aurrera lehiatuko dira, eta bestetik, Beti Onak eta Barakaldo arituko dira nor baino nor. 13:00etan jokatuko dituzte azkenengo kanporaketak. Santutxuk Athletic-en kontra jokatuko du, eta Barakaldok Eibarren kontra.
Bazkalostean, 17:00etan hasiko dira finalerdiak, eta orduan erabakiko da zein talde lehiatuko diren finalean. Finalaren aurretik, baina, 18:00etatik aurrera, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte. Horien ostean, 18:45ean hasiko da finala.