Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio Urdaibairi
Urdaibaik Kontxako bandera irabazi ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeoko Arraun Taldeko kideak omendu ditu, harrera ofiziala eginez. Urdaibaiko taldekideek irabazi berri duten Kontxako bandera eraman zuten ekitaldira. Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak herrialdeko erakundearen izenean zoriondu zituen arraunlariak. Gainera, gogoratu zuen ez dela Bermeokoek aurten irabazitako sari bakarra. Bizkaiko, Euskal Herriko eta Espainiako txapelketak irabazi dituzte, besteak beste.