Enpresa soziala eta tokiko garapena Urdaibai Biosfera Erreserban izenburupean egingo dute hilaren 29an eta 30ean. Bertan parte hartzea doakoa da; hala ere, interesa duenak izena eman beharko du zentroaren webgunean (www.torremadariaga.net).

Funtsean, Biosfera Erreserbak aukera handiko lekuak direla balioan jartzea da Madariaga Dorretxearen helburua. Horregaz batera, Urdaibaiko kudeaketa sistema ezagutzea eta bere parte-hartze mekanismoak eta tokiko garapen jasangarria sustatzeko erremintak jakinaraztea ere badu xede. Gainera, beste erreserbetako ereduak esploratu gura ditu, kontserbaziorako eta giza garapen iraunkrrerako esperientziak trukatuz. Halaber, Urdaibain enpresa soziala sustatzeko gakoak ere eskaini nahi ditu.
EGITARAUA
Irailak 29, astelehena
09:45etik 10:00etara. Aurkezpena: Amaia Barredo Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.
10:00etatik 11:00etara. Biosfera erreserbak, aukera handiko tokiak: Mikel Mancisidor UNESCo Etxea-Euskal Herriko UNESCO zentroko zuzendaria.
1
1:00etatik 11:30era. Urdaibaiko kudeaketa eta gobernantza sistema: Paula Caviedes Urdaibai Biosfera Errserbako zuzendaria.
11:30etik 12:00etara. Atsedenaldia.
12:00etatik 12:30era. Galloway & Southern Ayrshire Biosfera Erreserbako eredua (Eskozia): Colin Campbell Asist Social Capital zuzendaria.
12:30etik 13:00etara. Dyfi Biosfera Erreserbako eredua (Gales): Andy Rowland, Manager Trefnydd, Ecodyfi (bideokonferentzia).
13:00etatik 14:30era. Mahai-ingurua: Enpresa sozialak eta tokiko garapen esperientziak Biosfera Erreserbetan eta natur-guneetan. Euskal Kostaldeko Geoparkea; Biosfera Erreserba markaren erabilera; Erreserbako kasua; Lantegi Batuak.
14:30etik 16:00etara. Bazkaria.
16:00etatik 18:00etara. Boisita: enpresa sozialak eta tokiko garapen esperientziak: Itsasmendi upeltegia.
Irailak 30, martitzena
09:00etatik 11:30era. Tailerra: Urdaibain enpresa soziala sustatzeko gakoak. Colin Campell CEO de Assist Social Capitaleko zuzendaria.
11:30etik 11:50era. Inbertsio soziala. Administrazio publikoen eta gobernuen eginkizuna enpresa sozialeko garapenean: Ekonomia Sustatzeko Saila, Bizkaiko Foru Aldundia.
11:50etik 14:00etara. Tailerra: Urdaibain enpresa soziala sustatzeko gakoak.