
Zaldi proben irabazlea
Berriatuko Arriola jatetxeak eroan du aurten Nabarnizko 45. Zaldi proben sari nagusia. Hain zuzen, 60 untzako markagaz, Lea-Artibaiko zaldi hori izan da nagusi, Izuzko eta Iñari Urrutia karreteroen lanari esker. Zaldi irabazleak 800 euro, manta eta garaikurra jaso ditu.
Herriko parte hartzaileren bat edo beste ere izaten da Nabarnizko zaldi proban. Aurten, Nabarniz jatetxeak parte hartu du, eta, seigarren sailkatu den arren, herriko saria berak eskuratu du: 120 euro, manta eta garaikurra.

Herriko txapelduna
Kinttopeko zaldirik hoberenak, beste alde batetik, 300 euro, manta eta garaikurra eroan ditu etxera. Aurtengo txapelketan bi izan dira Nabarizen titulu hori lortzeko lehian izan direnak: Itziarko Etxeberri eta Orioko Imanol Etxeberria, hain zuzen ere. Azkenean, Itziarkoak eraman du saria etxera.

Kinttopekoen irabazlea