Zapatuan 'Euskaraz bizi nahi dut´ herri lasterketa egingo dute Ean
Euskaraz bizi nahi dut lelopean zeharkatuko dute herria. 17:00etan elkartuko dira Eskolondon, eta handik Belengo Kaletik, Bidebarriko zubia gurutzatuko dute, eta frontoitik Eskolondora helduko dira. Amaitzean parte hartzaile guztien artean txokolatada egingo dute, eta bost opari zoragarri zozkatuko dituzte.
Gero, 19:00etan Rakugo japoniar ipuin mota tradizionalaren kontaketa egingo dute Eskolondon bertan Hiromi Yoshidak eta Axen Eskaladak.
Izen ematea Eskolondon
Herri lasterketan parte hartu gura dutenek asteartetik ostegunera Eskolondotik pasatu edota deitu beharko dute, 17:30etatik 20:30etara. Halaber, egunean bertan ere apuntatzeko aukera egongo da Eskolondoko arkupean 17:00etatik aurrera. Lasterketan parte hartzeko umeek bi euro ordaindu behar dituzte, eta helduek bost euro. Bestalde, kamisetak ere egongo dira salgai, eta izen ematearekin batera kamiseta gura dutenek hamar euro ordaindu beharko dituzte.