Egungo arkitektura teknologikora egokitu du webgunea Mundakako Udalak
“webgune gaurkotua, ikusgarria eta erabilgarria” aurkeztu du. Berrikuntza horregaz, webguneak ematen duen zerbitzua hobetzea eta, era berean, herriaren edertasunagaz bat datorren irudi erakargarriagoa aurkeztea da udalaren asmoa.
Horrez gain, herritarren eta udalaren arteko harremanak erraztea eta Mundaka modu birtualean ezagutzera ematea ere bada udalaren helburua.
Udalak azaldu duenez, «atari berriak egitura xumea erabiltzaileentzako erraza» du, eta bertan, herriko zein udaleko informazioa aurkitu ahal izango da: hala nola, herriko azken berritasunak, ekintzen egutegia, udalaren egituraketa edota udal zerbitzu eta baliabideen informazioa, herriko eskaintza kulturala eta turistikoa. herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, Gazte buzoia eta beste hainbat, «guztia modu eroso, atsegin eta errazean».
Halaber, Mundakako itsasasadarraren bokalean ezarritako webcamaren bitartez, Mundakako ezker olatua zein ingurua zuzenean ikusteko aukera izango dute erabiltzaileek webgune berrian.