Gernika-Lumoko hamazazpi klub eta enpresak babestuta, eta Gernika-Lumoko Udalaren laguntzarekin, egun solidarioa izango da domekakoa. Hain zuzen, beharra dutenei laguntzeko aukera izango dute herritarrek hilaren 21ean, herrian antolatu dituzten ekitaldietan parte hartuz. Futbito eta errugbi partidak, ginkana, skate eskola… Hainbat izango dira domekan ume, gazte zein nagusientzako izango diren aukerak. Kirola eta elkartasuna uztartuz, jakiak, premiazko produktuak eta arropak bildu gura dituzte.
Gizarte Ekintzako zinegotzi Begoña Landak azaldu duenez, egun horretan batzen dutena horien premia duten herritarrak laguntzeko izango da. Busturialdeko elikagaien bankuarekin eta gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin elkarlanean bideratuko dute laguntza.
Hainbat norbaanakok, elkartek eta enpresak babestuko dute ekitaldi solidarioa
11:00etan emango diote hasiera egunari, ekitaldi ofizialarekin. Bertan izango dira, besteak beste, enpresa arduradunak, arduradun politikoak, eta hainbat aurpegi ezagun: Sol Maguna antzezlea, ETBko aurkezle Afrika Baeta, Movistar taldeko txirrindulari Beñat intxausti edota Txomin Arana moto gidari ereñarra, esaterako. Eroskiko arduradun Iñaki Alakanok esan duenez, 200 kiloko 20/25 edukiontzi ipiniko dituzte: Pasealekuan, Merkurio inguruan eta merkatu plazan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.