
Mendatako Eleizalde auzoa jendez bete zen, joan den domekan. Iraielan urtero egin bezala, euskal oiloen eta produktuen azoka antolatu zuten mendatarrek, eta inguruko biztanleek ez zuten hutsik egin.
Eguraldi onak lagunduta, hainbat eta hainbat izan ziren Mendatara bertaratutakoak. Bildutakoek, baserritarren produktuak, artisauen lanak, eta hainbat animalia ikusteko aukera izan zuten; baina, urtero bezala euskal oiloak izan ziren benetako protagonistak.
Bestalde, idi proba desafioa ere antolatu zuten Mendatako herritarrek.