
Busturialdeko eta inguruetako pilota zaleek goi mailako pilotarien arteko lehia ikusteko aukera izango dute, Santa Eufemia egunez (irailak 16), Bermeoko Artza pilotalekuan. Hain zuzen, Berasaluze IIa eta Albisu Olaizola IIaren eta Ibai Zabalaren aurka ariko dira.
Berasaluze joan den zapatuan bueltatu zen frontoietara. Hala, berriztarraren jokoagaz gozatzeko aukera izango dute zaleek, berriz ere.
Pilota jaialdia 18:00etan hasiko da, estelarra baino lehenago jokatuko den partidagaz. Norgehiagoka horretan Arretxe IIak eta Izak Artolaren eta Apraiz gernikarraren kontra lehiatuko dira. Artolak partida gutxi jokatu ditu profesionaletan, baina pilota zaleen miresmena lortu du. Pilotari abila da, eta gauza handiak egiteko gai izan daiteke etorkizunean.