
Outlet azoka/Nueva Europa
“Jende asko hurbildu da azoakara, eta salmentekin pozik gaude. Balantzea oso ona da”, nabarmendu du Gernika-Lumoko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen elkarteak. Gernikako Merkatari Elkarteak kalitatezko komertzioaren aldeko apustua egiten duela esan du, eta horren alde lanean jarrituko duela.
Hiru eguneko iraupena izan du aurten outlet azokak, eta Jai-Alai frontoian ipini dute oraingoan ere. Leku estrategikoa dela diote merkatariek, erdigunean dagoelako, gune itxia delako eta “kalitatezko erostekak” egitea ahalbidetzen duten beharrezko zerbitzuak dituelako.
Azokaren alderik positiboena ere nabarmendu dute arduradunek: “Jendeak ohikoak ez dituen dendetako eskaintzak ezagutzen ditu azokan, eta bezero ere bilakatu daiteke”.