Herriko faroletan LED argiak ipiniko ditu Gautegiz Arteagak
Herriko argiteria sistema barriztatzeko proiektuaren baitan egingo du udalak aktuazio hori. Herrian dauden 132 faroletan ipiniko ditu LED argiak, argi kutsadura eta mantenuko gastuak murriztu asmoz. Eraginkortasun energetikoa hobetu gura du Gautegiz Arteagako Udalak, eta, guztira, 80.000 euro baino gehiago inbertituko ditu horretan. Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) eta Bizkaiko Foru Aldundiari hobekuntza horiek egiteko diru laguntza eskatu die udalak; azken horrek 48.000 euro eman dizkio.