
Joan den domekan, 23 urtez azpiko Euskal Herriko mendi lasterketa txapelketa irabazi zuen Joanes Goitisolo gernikarrak, Idiazabalen (Gipuzkoa). Bertoko korrikalariak 2:23.08ko denbora ezarri zuen helmugan. Bigarren postuan, bestalde, Arrolapeko beste taldekide bat sailkatu zen 23 urtez azpikoetan. Hain justu, Goitisolo irabazlearengandik 31 segundura amaitu zuen lasterketa Jokin Etxebarriak.
Nagusien mailan ere, Arrolapekoek maila ederra eman zuten mendi lasterketa txapelketan. Iñaki Uribek, esaterako, seigarren postuan amaitu zuen proba, Aritz Egea irabazlearengandik ia hamahiru minutura. Iñigo Alzolak, Julen Ozaetak eta Igor Urionabarrenetxea ere lasterketa ona egin zuten. Bederatzigarren, hamargarren eta hamahirugarren amaitu zuten, hurrenez-hurren.