Elkartasunetik konpromisora jauzi egiteko eskatu dute gazte auzipetuek
https://www.youtube.com/watch?v=stxr77gOdVQ
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Herritarren konpromisoak gazteak aske egingo dituelaren mezua zabaldu dute 28 auzipetuek Gernika-Lumoko Astran egin duten ekitaldi nazionalean. Epaiketa hasteko astebete falta denean –irailaren 22an hasiko da gazteen aurkako auzia, Madrilen–, prozesu horretan ez direla bakarrik izango erakutsi diete hainbat herritarrek.
Musikari eta margolarien ekarpenarekin hasi zuten agerraldia, eta 26/11 auzian absolbitutako 40 gazteek ere bat egin zuten Astran egindako elkartasun ekitaldian. Hala, epaiketak berak suposatuko duen kostu ekonomikoari denen artean aurre egiteko konpromisoa hartu dute.
Eleak mugimenduko kideak ere Gernika-Lumon izan ziren. Legedia injustuari desobedientziarekin erantzuteko eskatu dute. Gizarte eragileek, politikoek eta sindikalek ere parte hartu zuten Astrako ekitaldian; horiek, epaiketa politikoak eteteko lanean jarraituko dutela esan zuten.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.