Bermeok berdindu egin du etxean, eta Gernikak Santutxuri irabazi dio
Bariku iluntzean Itxas Gane futbol zelaian jokatu zuten bermeotarrek eta 0-0 berdindu zuten Zallaren kontra. Bestalde, atzo goizean Gernika futbol taldearen eta Santutxuren arteko norgehiagokan gernikarrak nagusitu ziren. 0-1 irabazi zuen Gernikak, partiduko bigarren zatian Imanol Etxabek egindako golari esker.
Garaipena lortuta, Gernikak zazpigarren posturaino egin du salto. Hain justu, zapi puntu dauzkate gernikarrek, eta play-off postuak puntu bakarrera dauzkate. Liga hasiera dela eta, hala ere, hainbat talde daude antzeko puntu kopuruarekin.
Bermeo, bestalde, hamalaugarrena da sailkapen orokorrean, lau puntu lortuta.