
Beste urte batez, Bizkaiganeko (Errigoiti) Artzain Txakur Txapelketak jende ugari batu zuen. Ohi legez, txakurren eta jabeen abileziak hainbat ikusle erakarri zituen Errigoitiko auzora. Antolatzaileek azaldu dutenez, pozik daude Bizkaiganeko artzain txakur lehiak jendearen arreta bereganatzen jarraitzen baitu.
Guztietan hoberena, Azkorbe abadiñoarra izan zen. Hiru proba desberdin jokatu ostean, hark lortu zituen puntu gehien. Bigarren postuan, Javi Astarloa (Zeanuri) sailkatu zen, eta hirugarren postuan Asier arrietarra. Asier parte hartzaile gazteena izan zen, eta esperientzia falta erakutsi arren, lan ederra egin zuen.
Xabier Arriaga Txiplas errigoitiarrak ere parte hartu zuen txapelketan, urtero bezala. Arriagak, baina, hiru txakur desberdin erabili zituen, eta ezin izan zuen garaipenaren lehian sartu.
Txapelketa amaituta, Mungiako Atxuri auzoko gazte batek, txakurra trebatzeko aukera izan zuen.