Astelehenetik barikura gorabeherak izango dira Autzaganeko mendatean
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Autzaganeko tuneleko obretan lanean ari diren beharginek, errepidea itxiko dute tarteka. Hain zuzen, gaur (urriak 13) eta barikua (urriak 17) bitartean itxiko dute tarteka errepidea, 08:00etatik 18:00etara.