
Domekan, irailaren 14an, izango da hori, Bermeoko Lamerako eszenatokian. Hain zuzen, 20:30ean bilduko dira harrera ekitaldia egiteko Urdaibaiko arraunlariei, Kontxako estropada ostean.
Hori horrela, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako egitarauan zehaztuta dagoen txokolate jana 20:30ean barik 18:30ean egingo dute, Irakaskintza kalean.
Bala, Bermeoko Udalak “bermeotar guztiak eta Urdaibaiko zaletu guztiak gonbidatu ditu harrera ekitaldi horretan parte hartzera Bermeoko herriak gure arraunlariei merezi duten ongi etorria emateko”.