Kanalako bizilagunek gaur hasiko dituzte festak
Kanala auzoko bizilagunak jaietan murgilduko dira egunotan. Hala, gaur, bihar eta etzi izango dute zer ospatu bertan.
Astelehenean hasi zituzten jaiak herri bazkariagaz, eta gaur jarraituko dute; 17:00etan zinta lasterketa eta umeen jolasak egingo dituzte eta 18:30ean pala txapelketako finala jokatuko dute. 20:00etan, berriz, trikipoteoa egingo dute, eta 21:00etan bertsoafaria.
Zapatuan, aldiz, kalejira (10:30ean ), mozorro desfilea ( 18:30ean), photocall-a (19:00etan) eta zumba klasea eta nagusien jolasak (23:00etan) egingo dituzte.
Domekan agurtuko dituzte jaiak eta honakoa izango da egitaraua: 12:00etan euskal dantzak; 13:30ean, umeentzako altxorraren bila marrazki lehiaketa; 14:00etan, paella eta tortillen aurkezpena; 14:45ean, sari banaketa, eta 18:00etan, pilota partidua.