
Gernika-Lumoko merkatariek gaur zabaldu dute Jai Alai pilotalekuan jarritako outlet azoka. Hain zuzen, herriko 20 merkatari ari dira parte hartzen udako azokan.
Gaur (irailak 11) arratsaldean 16:30etik 20:00etara zabalduko dute azoka, berriro. Bihar (irailak 12), bestalde, 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara egin ditzakete erosketak bertaratzen direnek. Amaitzeko, zapatuan 10:00etatik 15:00etara izango da zabalik azoka gunea.
Besteak beste, adin tarte guztientzako arropak, osagarriak, altzariak, zapatak, dekorazio produktuak, eta joskintza produktuak erosi ditzakete Jai Alaira doazenek.
Erosketak egiten dituzten bezeroek, 10 euroko deskontu bonuak eskuratu ahal izango dituzte. Horretarako, Gernika-Lumoko merkatariekin zerikusia daukaten galderak erantzun beharko dituzte erosleek. Bonuak azokan bertan gastatu beharko dituzte onuradunek. Guztira, 50 bonu banatuko dituzte.