
Bermeo futbol taldeak gaur (irailak 12) jokatuko du etxean Zallaren kontra. Itxas Gane futbol zelaian jokatuko duten neurketa 20:00etan hasiko da partidua. Zallak talde indartsua dauka, eta liga irabazteko faboritoetako bat da, hortaz, lehia gogorra izango da bermeotarrentzat.
Sailkapeneko hirugarren postuan dago Zalla zazpi puntugaz. Bermeo F.T, berriz, hamaseigarren dago sailkapenean eta hiru puntu ditu.
Gernikak Bilbon du partidua
Bestalde, Gernika futbol taldeak domekan (irailak 14) jokatuko du denboraldiko laugarren partida. Santutxuren kontra lehiatuko dira gernikarrak 11:15etatik aurrera Maiona futbol zelaian.
Gernika lau puntugaz hamargarren dago sailkapenean. Santutxu, berriz, hiru puntugaz hamabosgarren dago.
Orain arte jokatutako hiru partiduetatik bakarra irabazi du Gernikak. Hain zuzen ere, aurreko asteburuan Lagun Onak-en kontra lortu zuen denboraldiko lehenengo garaipena, 3-1-eko emaitzarekin. Bigarren jardunaldiko partidua, ostera, 1-0 galdu zuen Portugaleteren kontra. Eta denboraldiko lehenengo jardunaldian 0-0 berdindu zuen etxean Alavesen kontra.